Skip to content

Latest commit

 

History

History
100 lines (71 loc) · 4.75 KB

operationalvsprogrammererror.basque.md

File metadata and controls

100 lines (71 loc) · 4.75 KB

Bereizi eragiketa erroreak eta programazio erroreak

Azalpena

Ondorengo bi errore mota hauek bereizteak zure aplikazioaren matxura denbora gutxitu eta programazio errore eroak ekiditen lagunduko dizu. Batetik, eragiketa erroreak daude, gertatutako arazoa eta haren ondorioak ulertzen dituzunean (adibidez, HTTP zerbitzu bati egindako deiak huts egitea, konexio arazoak direla eta. Bestetik, errorea zergatik eta nondik etorri den ez dakizun egoerei programatze errore deritze (balio zehaztugabe bat irakurtzen saiatzen den kodea edo memoria ihes egiten dion datu basea izan daitezke). Eragiketa erroreak besteen aldean kudea errazak dira, eta normalean nahikoa izaten da errorea erregistratzea. Gauzak konplikatuagoak izan daitezke garatzaile errore bat tupustean agertzen denean, aplikazioa egoera aldakorrean aurki baitaiteke. Horrelakoetan, aplikazioa berrabiarazi baino irtenbide hoberik ez duzu

Kode adibidea: erroreak eragiketa errore (konfiantzazko) bihurtu

Javascript
// errore objektu bat eragiketa errore bihurtu
const nireErrorea = new Error(
  "Nola gehi dezaket produktu bat baliorik ez duenean?"
);
nireErrorea.funtzionatzenDu = true;

// edota errore eraikitzaile zentralizaturen bat erabiltzen baduzu (begiratu beste adibide batzuk "Erabili soilik “Errorea” objektu kapsulatua", 2.2, atalean)
class AppErrorea {
  constructor(ohikoMota, deskribapena, funtzionatzenDu) {
    Error.call(this);
    Error.captureStackTrace(this);
    this.ohikoMota = ohikoMota;
    this.deskribapena = deskribapena;
    this.funtzionatzenDu = funtzionatzenDu;
  }
}

throw new AppErrorea(
  erroreKudeatzailea.ohikoErroreak.SarreraOkerra,
  "Deskribatu hemen gertatutakoa",
  true
);
Typescript
// errore eraikitzaile zentralizatu batzuk (begiratu beste adibide batzuk "Erabili soilik “Errorea” objektu kapsulatua", 2.2, atalean)
export class AppErrorea extends Error {
  public readonly ohikoMota: string;
  public readonly funtzionatzenDu: boolean;

  constructor(
    ohikoMota: string,
    description: string,
    funtzionatzenDu: boolean
  ) {
    super(description);

    Object.setPrototypeOf(this, new.target.prototype); // restore prototype chain

    this.ohikoMota = ohikoMota;
    this.funtzionatzenDu = funtzionatzenDu;

    Error.atzemanErrorePila(this);
  }
}

// errore objektu bat eragiketa errore bihurtu (true)
throw new AppErrorea(
  erroreKudeatzailea.ohikoErroreak.SarreraOkerra,
  "Deskribatu hemen gertatutakoa",
  true
);

Blog aipua: "Programatzaileen erroreak programatze erroreak dira programan"

Joyent blogeko “Node.js errore kudeaketa" hitz gako bati esker sailkatua

…Programatzaile erroreak gainditzeko modurik hoberena berehala huts eragitea da. Huts egiteren bat gertatzean automatikoki berrekingo dituen berrekite sistemaren bat erabiliz exekutatu beharko zenituzten zure programak. Berrekite sistemei esker, huts egitea da modurik azkarrena programatzaile errore iragankorrak gertatzean zerbitzua berreskuratzeko modu fidagarrian…

Blog aipua: "Alde egiteko modu segururik ez dago zehaztugabeko egoera hauskorrik sortu gabe"

Node.js dokumentazio ofiziala

…Throw-ek JavaScripten nola funtzionatzen duen kontuan izanda, ez dago ia inoiz ataza bati modu seguruan “bertan behera utzitako puntuan segida ematerik” erreferentziak galdu gabe edota bestelako egoera hauskor zehaztugaberik sortu gabe. Jaurtitako erroreei erantzuteko modurik seguruena prozesua gelditzea da. Jakina, web zerbitzari arruntetan, konexio ugari eduki ahal ditzakezu irekita, eta ez da zentzuzkoa tupustean haiek ixtea beste batek eragindako errore batengatik. Planteamendu hoberena da errorea bidali duen eskariari errore erantzun bat bidaltzea, besteei beren atazak bukatzeko denbora emanez, eta eskari berriei kasu egiteari utzi prozesu horretan

Blog aipua: "Bestela zure aplikazioaren egoera arriskuan jar dezakezu"

debugable.com blogeko “Node.js atzeman gabeko salbuespena" 3 hitz gakoari esker sailkatua

…Beraz, baldin eta benetan zer egiten ari zaren jakinez gero, “uncaughtException” salbuespen gertaera jaso ostean zure zerbitzuari berrekin beharko zenioke, behar bezala berrekin ere. Bestela, zure aplikazioaren egoera arriskuan jar dezakezu, edota haren liburutegiak aldakor bihurtuarazi, mota guztietako errore zoroak eraginez…

Blog aipua: "Errore kudeaketaren inguruko hiru ideia eskola daude"

JS Recipes bloga

…Errore kudeaketaren inguruko hiru ideia eskola daude:

  1. Utzi aplikazioak huts egin dezan eta ondoren berrekin.
  2. Kudeatu errore posible guztiak eta inoiz ez huts egin.
  3. Bien arteko planteamendu bat.