Nola hobetu gure bisitarien irakurtzeko eta ikasteko esperientzia
Gure helburua da irakurketa eta ezagutzaren xurgaketa erraztea: edukia zaintzen dugu. Horrenbestez, saiatzen gara gai konplexu eta nekagarriak zerrenda erraztu bihurtzen, informazio astuna zati txikiagoetan eta zehaztasun gutxiagokoetan eratzen dugu, gai eztabaidagarri eta 'sukoiak' ekiditen ditugu, ideia subjektiboak saihestuz eta orokorrean onartutako jarraibideak erabiliz
Gure irakurleek konfidantza handia izan behar dute irakurtzen duten informazioa fidagarria dela. Hori lortzeko, erreferentziak, datuak eta gaiarekin zerikusirik duten bestelako ebidentziak erabiltzen ditugu. Praktikan, gure baieztapenak frogatzeko, ahalegintzen gara iturburu fidagarrietako aipuak aurkezten eta konparaketak, erlazionatutako diseinu ereduak edo neurketa zientifikoak azaltzen
Edukia ondo editatua eta fidagarria izateaz gain, haren irakurketak gaiaz bere osoan jabetzea bermatu behar du. Ez da azpigai garrantzitsurik baztertu behar
Edukia txantiloi finkoak erabiliz dago aurkeztua, eta etorkizuneko beste edozein edukik txantiloi bera errespetatu behar du. Eduki berriak gehitu nahi izanez gero, kopiatu buleta formatua iada existitzen den bulet batetik eta moldatu zure beharretara. Informazio gehiago nahi izanez gero begiratu txantiloi hau
Aholku bakoitzak zuzenean Node.jsrekin erlazionatuta egon behar du, eta ez orokorrean software garapenarekin. Node.jsren eredu/arau generikoak ezartzea aholkatzen dugunean, edukiak Noderen ezarpenean ardaztuta egon behar du. Adibidez, eskaera sarrera guztiak onbideratzea aholkatzen dugunean, segurtasun arrazoiengatik, Node-lingo erabili behar da, ‘erabili middlewarea eskaera sarrera onbideratzeko‘. Gai batek Node.jsren ezarpenik ez badauka (esaterako Python & Jaban bezala), gehitu edukiontzi generiko batean, begiratu 6.5 gaia adibidetzat
Batzuetan, npm paketeak, open source tresnak edota produktu komertzialak bezalako zenbait erronka eta arazo abordatzen dituzten hornitzaileen izenak gehitzea erabilgarria da. Gainezka egiten duten zerrenda luzeak edota ospetsuak eta egonkorrak ez diren proiektuak ekiditeko, hurrengo arauak proposatzen ditugu:
- Soilik 3 hornitzaile ezagunenak gomendatu behar dira: hitz gako batentzat bilaketa motore bateko (Google edo Github ospearen arabera ordenatua) lehenengo 3 emaitzetan agertzen den hornitzaile bat aipatu genezake gure gomendioetan
- npm pakete bat bada, batez beste egunean, gutxienez, 750 aldiz deskargatua izan behar da
- Kode irekiko proiektu bat bada, azken 6 hilabeteetan gutxienez behin eguneratua izan behar da